Zure burua zaintzen hasi nahi duzu?
Miren Albeniz naiz, dietista-nutrizionista. 25 urte baino gehiago daramatzat konsulta lanean.
Nafarroako Unibertsitatean graduatu nintzen eta ordutik, etengabe aritu naiz prestatzen eta formakuntzak jasotzen.
Enpatiatik eta errespetutik egiten dut lan ,inor epaitu gabe. Hemen ez duzu dieta zorrotzik edo irtenbide magikorik aurkituko. Zure beharretara egokitutako laguntza emango dizut.
Zuzena eta pertsonalizatua.
Ikuspegi hurbila eta aurre iritzirik gabea.
Nire lana ez da jaten erakustea bakarrik, bidean laguntzea eta osasuna hobetzea da
helburua. Pertsona bakoitza bakarra dela uste dut eta plan egokitua merezi duela.
Pazienteari entzutea gustatzen zait. Funtzionatzen ez duten dietekin nekatuta bazaude eta
benetako aldaketa bilatzen baduzu, leku egokian zaude.
Zure beharretara egokitzen den nutrizioa
Hezkuntza nutrizionala eta gainpisua.
Pisua galdu nahi duzu? Idatzi lasai.
Janariarekin duzun harremana hobetzen lagunduko dizut, plan pertsonalizatu bat disenatuz.
Kontsultan funtsezko probak egiten ditugu: Gorputz-konposaketaren neurketa,
metabolismoaren estimazioa, tensioren neurketa, analitiken kontrola…
Nutrizio klinikoa eta elikadurarekin loturiko gaixotasunak
Digestio-molestiak, patologiak edo premia bereziak badituzu, zure diagnostikora egokitzen
den plan bat egingo dizut. Hemen ez dago menu itxi bat, sintomak arintzeko eta zure
egunerokoa hobetzeko gida erreal bat bilatuko dugu, bide batez, bizi kalitatea eta osasuna
hobetuz.
Kirol-nutrizioa
Entrenatu eta errendimendua hobetu nahi duzu? Plan espezifiko bat diseinatuko dugu
zuretzat, zure entrenamenduetara eta helburuetara egokitzen diren jarraibideekin. Betiere,
zure atsedena, zure testuingurua eta ondo sentitzen zarela kontutan hartuta.
Arreta integrala guztiontzat
Zuretzat pentsatutako nutrizio-zerbitzu integral bat eskaintzen dut. Pisua galdu nahi baduzu, digestioa hobetu nahi baduzu edo kirolean errendimendu hobeagoa izan nahi baduzu, hemen aurkituko duzu hori egiteko espazio seguru bat. Ez dago konponbide bakarra denontzat , helburu desberdinak dituzten pertsonak baizik.