Arreta integrala guztiontzat
Zuretzat pentsatutako nutrizio-zerbitzu integral bat eskaintzen dut. Pisua galdu nahi baduzu, digestioa hobetu nahi baduzu edo kirolean errendimendu hobeagoa izan nahi baduzu, hemen aurkituko duzu hori egiteko espazio seguru bat. Ez dago konponbide bakarra denontzat, helburu desberdinak dituzten pertsonak baizik.
Hezkuntza nutrizionala eta gainpisua.
Pisua galdu nahi duzu? Idatzi lasai.
Janariarekin duzun harremana hobetzen lagunduko dizut, plan pertsonalizatu bat disenatuz.
Kontsultan funtsezko probak egiten ditugu: Gorputz-konposaketaren neurketa, metabolismoaren estimazioa, tensioren neurketa, analitiken kontrola….
Nutrizio klinikoa eta elikadurarekin loturiko gaixotasunak
Digestio-molestiak, patologiak edo premia bereziak badituzu, zure diagnostikora egokitzen den plan bat egingo dizut. Hemen ez dago menu itxi bat, sintomak arintzeko eta zure egunerokoa hobetzeko gida erreal bat bilatuko dugu, bide batez, bizi kalitatea eta osasuna hobetuz.
Kirol-nutrizioa
Entrenatu eta errendimendua hobetu nahi duzu? Plan espezifiko bat diseinatuko
dugu zuretzat, zure entrenamenduetara eta helburuetara egokitzen diren
jarraibideekin. Betiere, zure atsedena, zure testuingurua eta ondo sentitzen zarela
kontutan hartuta.